XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERNAT - Hemen girenaz gainian, egin behar tiagu gauzak behar den bezala.

Hau kario izana gatik, goazen huntarik.

GANICH - Ba... ba...... othe daki eskuara?.

PETTAN - Ehizala hortaz kecha, Ganich, bazakiagu, ba erdararik aski... Hori bezalako bat ikusia nuk, ni, hor gaindi.

BERNAT - Hite beharra ukanen diagu, Pettan, nik ha ez diat komprenitu barda, Hoteleko nausiak zer erraiten zuen hura bar, bar, bar, Pariseko frantses tinke batian... eta nik bethi ui, ui, ui.

GANICH - Irri maltzur batekin behatzen zikan.

Ez dik iduri harrek atzo sortu antchia, to....

PETTAN - Teilatu ondoko gamberaraino nahi zitikan ereman gure palizak (...).

BERNAT - Zer erran nahi dik horrek?.

GANICH - Pettanek erakustera eman diakek etcheko Jaun ona hintzala, hi, eta untsa behar ginituela moldatu.

BERNAT - Gaizo Pettan!... Biba hi, zigarro on zombait behar diozkagu pagatu, haatik.

PETTAN - Behar diagu, ba foroatu Eskualduna ez dela uste duten ttonttoa.

BERNAT - Eta, horiek oro hola, nola pasatuko diagu hemen dembora?.

PETTAN - Bazter ikhusten ibiliko gituk....

GANICH - Hemen ihizira joaiteko ere ez da sasoina; non ibil?.

PETTAN - Ago, badiat asteko programa;(...).

BERNAT - Zer erran duk? musika 11 orenetan? Aperitifa hartzen dugula joanen gituk nahi baduzie?....

GANICH - Baa... ni... beldur medikiak ez daukula utziko Pernorik libro!.

PETTAN - Orduan joanen gituk cassinoat... badakika oraino pochi bat jantzan.

Bernat?.